Aurreko sarrera batean eman genizuen Kutxabank-eko Hizkuntza Batzordearen eraketa-bileraren berri.
Bertan
PK-k defendatuko dituen oinarrizko printzipioak ondorengoak dira:
- Gure bide-orria orainarte Kutxan gai honetan egindakoa jasotzen duen Hizkuntza Politika Orokorra (2003-2011) dokumentua da. Bertatik eratortzen den printzipio nagusia hizkuntzen arteko BERDINTASUNA da.
- Bezeroek hautaturiko hizkuntzaren datua bere fitxan jasoa egotea beharrezkoa da. Bezeroen hizkuntza eskubideak ere bermatu beharra dago.
- Udal Hitzarmenetan jasotako akordioak bete behar dira. Zenbait udalekin hizkuntzaren erabilerari buruzko akordioak sinatu zituen Kutxak eta horiek bere egin behar ditu Kutxabank-ek.
- Lanpostuen eskakizun-zerrendan, hizkuntza-eskakizunak jasoa behar du. Lanpostuaren konpetentzien artean hizkuntzarena oinarrizkoa da.
- Langileen hizkuntza gaitasunak jaso.
Azken bi puntu hauek uztartuz, bakoitzak bere lanpostuaren hizkuntz-eskakizunarekiko duen betetze-maila erakutsiko digu. Kontraste horretatik eratorriko diren trebakuntza beharrak Trebakuntza Planean jasoak izan behar dute.
Langileon ordezkari garen neurrian, zuen iruzkinak jasotzeko borondatea azaldu nahi dizuegu, Hizkuntza Batzorde honetara langileon ahotsa helarazteko.