PK – GIV: Eguneratutako plataforma bateratua

Aurreko urteko irailean PK eta GIV-ek hitzarmen plataforma adostua aurkeztu genuenetik aldaketa nabariak eman dira bai ingurune ekonomiko orokorrean eta baita Kutxabanken ere.

Horrek gure aurreko proposamena eguneratzera bultzatu gaitu bi taldeok lehentasunez aintzakotzat hartzen ditugun erizpideetan oinarrituz:

  • Hitzarmenak lan-taldea ziurgabetasunez aske utzi behar du eta lasaitasuna eta estabilitatea eskeini.
  • Hitzarmenak azken 15 urteetan emandako enplegu sormena sendotu behar du.
  • Inork ez du bere burua kaltetua ikusi behar hitzarmen honetan definitzen den eskala aldaketaren erregulazioagatik.
  • Hitzarmenak langileen eta enpresaren etorkizun iraunkorra bermatzeko balio behar du.

    PK – GIV NEGOZIAZIO PROPOSAMENA

    HITZAURREA:

    Planteamendu honetan oinarritzat hartu da beharrezkoa dela Kutxabankeko lehen hitzarmena izenpetzea, bi gairi erantzuteko:

    1 – Hiru langile taldeetako baldintzak homologatzea, alderdi horretatik, ez da inor diskriminatu behar.

    2 – Aipaturiko baldintza homologatuak antolakuntza eta ekonomia-egoera berrira egokitzea.

    IRAUNALDIA: 2016-12-31 arte.

    1.- ORDAINSARIAK

    • Soldata-igoera:

    2013 eta 2014: %0

    2015 eta 2016: KPI

    Ordainsari-eskala bakoitzeko lehen mailatan daudenei (3-tik 7-ra Kutxan, biak barne eta XIV-tik XII-ra BBK-n) 2013 eta 2014 urteetan ere KPI-ari dagokion gehikuntza emango zaie.

    BBKko soldata-eskala aplikatuko da, 13 mailatan banatuta dagoena. XIV. mailatik II. mailara.

    1.1.- TALDE PROFESIONALEN TRANSPOSIZIOA KUTXATIK ETA VITALETIK

    Vitaleko eta Kutxako langileak 2015eko urtarrilaren 1ean igaroko dira soldata-eskala berrira.

    Irizpide orokorra: BBKko eskalako maila gorenera biltzea, oinarrizko soldata handiagoarekin, aldea antzinatasunetik kenduta.

    Kutxan, aintzinitasunaren eragin utsez lortzerik dagoen mailarik gorena  (11. maila 1994az geroztik sartutakoentzat) lortzeko dauden langileentzat denboraren iraganaz dagokien igoera eta ordainsariak jasotzen dituen, aintzinitasun osagarria (hirurtekoa) barne, egutegi pertsonalizatu bat finkatuko da, Kutxako hitzarmenean definitutako denbora eta mailen arabera aipatutako aintzinitasunaren eragin utsez lortzen den maila horretara iritsi arte errespetatuko zaielarik.

    Vitalen, aintzinitasunaren eragin utsez lortzerik dagoen mailarik gorena  (A auxiliarra edo baliokidea)  lortzeko dauden langileentzat egutegi pertsonalizatu bat finkatuko da, Vitaleko hitzarmenean definitutako denbora eta mailen arabera.

    Irizpide orokorraren aplikazioarako Kutxabank-en helburuko maila goragokorik ez balegoke, langile horri ordainsari-maila pertsonal bat esleituko zaio, “iraungitzeko maila” –tzat joko dena.

    Irizpide orokorraren aplikazioarako langileak nahiko aintzinatasunik ez balu “iraungitzeko maila” bezela jarraituko du BBK-ko hurrengo mailara igarotzeko nahiko aintzinatasuna pilatu arte.

    Irizpide orkorraren aplikazioak objetiboki kaltegarria den eragina suertatzen duen gainontzeko kasuei banan-banakako trataera emango zaie.

    2.- ANTZINATASUNA

    Hirurtekoak:

    Oinarrizko soldataren %4-a IX. Mailatik aurrera.

    Urteetan zehar pilatutako aintzinatasuna mugatu beharra egonez gero, lan-talde osoarentzat hirurteko berdin baten finkapena.

    Iraunkortasun saria:

    Indarrean jarraitu beharko du, gaur egun ordainsari hori jasotzen edo sortzen ari direnentzat (BBK eta VITAL).

    3.- LANBIDE GARAPENA ETA BULEGOEN SAILKAPENA

    BBK-ko hitzarmenean jasotako lanbide garapen sisteman oinarritutako eredua.

    Bulegoen eta Zerbitzu Zentralen Sailkapen berri bat negoziatzea enpresaren eta langileen ordezkarien artean, BBKko gaur egungo sisteman oinarrituta egokitzapenerako beharrezkoak diren aldaketekin.

    Lanpostuen ebaluaketa objektiboan oinarritutako, bulegoetako gestore espezializatuen eta zerbitzu zentraletako teknikarien izendapenerako irizpide argi batzuen finkapena.

    4.- LANALDI OROKORRA

    • 1.560 ordu

    • Maiatzaren 1etik irailaren 30era arte, lanaldi jarraitua, goizez.

    • Urriaren 1etik apirilaren 30era arte, goizeko lanaldia, eta astean arratsalde bat.

    • Dieta bat ezarri  lanaldi etena egiten duten langileentzat (13 euro/egun). “Cheque gourmet” erabiltzeko aukerarekin.

    • Erdi-festa Gabon-gauan, Gabon zaharrean eta ostegun santuan, eta 4 egun herriko festetan.

    • Urteko lehenengo osteguneko eta azkeneko bi ostegunetako arratsaldeak, lanik gabekoak.

    • Hiru librantza-egun. Ordu asketan gazetzeko aukera.

    5.- OPORRAK

    28 astegun. Lanaldi orokorra ez duten lagileentzat hiru egun ordu askeetan gozatzeko aukera.

    Egun bat gehiago, herriko festetako lanaldi-erdiko lau egunetan oporrak hartzen dituztenentzat edo beren herrian erdi-festarik ez dutenentzat.

    Txandakako eta aintzinatasunazko lehentasunean oinarritutako sistema bat.

    6.- GIZARTE ONURAK

    6.1.- LAGUNTZA SEME-ALABENGATIK

    1.000 euro/urte, 0 urtetik 23 urtera arte, ahal denean haurtzaindegi-txekea erabilita.

    2015era arte sistema honi heltzeko xedapen iragankorra, unibertsitateko ikasketak egiten ari diren seme-alabak dituzten langileentzat, baldin eta beraien hitzarmenean laguntza espezifikoak aurreikusita badaude.

    6.2.- LANGILEEN IKASKETETARAKO LAGUNTZA

    Eguneratu daitekeen zerrenda bat negoziatzea, diru-laguntza jaso dezaketen ikasketak bilduko dituena.

    6.3.- BORONDATEZKO BIZI ASEGURUA

    Langilearen urteko soldata 1,5 aldiz jasotzen duen borondatezko bizi asegurua.

    Aseguru primaren %70-a Kutxabank-en kontura eta gainontzeko %30-a enplegatuaren kontura.

    6.4.- MEDIKU ASEGURUA – OSASUN LAGUNTZA

    Egungo sistemen mantenua hitzarmenaren iraunaldian.

    6.5.- GIZARTE AURREIKUSPEN OSAGARRIA

    Enpresaren urteko ekarpena, V. mailaren % 6koa.

    Langileen BORONDATEZKO ekarpenak.

    EPSV bakoitzak indarrean dauzkan erreglamenduekin jarrituko du.

    7.- LANGILEEN HAUTAKETA

    Sindikatuetako ordezkarien parte-hartzea epaimahai guztietan, elkarrizketak barne.

    8.- MAILEGUAK

    Etxebizitza Mailegua: Enplegatu bakoitzaren soldataren 5 urteroko, edo gutxienez IV mailaren soldataren 5 urteroko, azaroko euriborraren %70ean %6ko mugarekin. 40 urteko epemuga edo langileak 75 urte bete arte.

    Kreditu Kontua: 50.000 euro, azaroko EURIBORRAREN % 100ean.

    9.- MUGIKORTASUN GEOGRAFIKOA

    Lan Akordiokoa (gehienez 30 km).

     

    NEURRI IRAGANKORRAK

    Hitzarmenaren gorputzetik kanpo, eta 3 langile-taldeak Kutxabanken berrantolatzen eta arrazionalizatzen diren bitartean, 2011ko irailean sinatutako eta 2013ko maiatzean aldatutako Lan Akordioko neurriak aplikatuko dira enpresa osoaren eremuan, honako gaietan:

    • Aurretiko erretiroak
      • Egutegia aurreratzea
      • Aurretiko erretiroa har dezaketen langileen kopurua handitzea
    • Kontratua etetea norberaren borondatez
    • Lanaldia murriztea norberaren borondatez
Esta entrada fue publicada en Hitzarmena - Convenio, pk!. Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a PK – GIV: Eguneratutako plataforma bateratua

  1. Pingback: Plataforma de Convenio PK – GIV | pixkanakakaskari

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s