Osasun-aseguruari buruz

Kutxa CAS

(En castellano)

Aurre-akordioan osasun-aseguru sistemen gaiari buruz jasotakoa aipatze aldera, jatorrizko kutxa bakoitzean jasotzen zen egoera desberdina eta modalitate amankomun bat ezartzeko zailtasunak medio, esan dezakegu gai honi buruzko erabakia atzeratzea aukeratu dela, langilegoak hausnartu eta erabaki beharreko zerbait dela iruditzen bait zaigu.

BBK-n enplegatuei eta hauen 25 urtez azpiko seme-alabei (lan-egiten duten bikotekideei, EZ) IMQ-ren oinarrizko asegurua ordaintzen zaie, zerbitzua jasotzean zenbait kopago egin behar direlarik. Eta Urrezko IMQ nahi dutenek (Kutxa-CAS-en dugunaren antzekoa) aparte ordaindu behar izaten dute eta adin-tarteen arabera, gainera. Dena dela, oinarrizko kasuan bankuak erabakitzen du zein prestazio sartzen diren. Eta ez dago fakturen errenboltso aukera.

Vital-en ez dago prestaziorik. Langile-talde batek MOETAK elkartearen bidez beraiek kudeatzen duten zerbitzu bat dute, kontrataturiko pertsona batek laguntzen dielarik.

Kutxan, Kutxa-CAS elkarte independentea da, eta enpresak egiten dion ekarpena urteko 240.000 eurokoa da (urteko aurrekontuaren %10a, gutxigorabehera). VIP asegurua dugu, 4 urtetik behin negoziatzen dena, gaur egun AXArekin, 2014tik aurrera MAPFRErekin, adin-tarteek eraginik ez dutelarik eta bikotekideek, 26 urtez azpiko seme-alabek eta jubilatuek parte-hartu dezaketelarik. Erabakiak bazkideek hartzen ditugu, enpresak ezin duelarik ezer esan, ez jartzeko, ez kentzeko. Kopagorik gabeko mediku-koadroaz gain, fakturen errenboltsoa eta “uzten dutenen” poliza du.

Gai hau bateratzea zaila da eta, lehen esan dugun bezala, langilego guztiak egin beharreko hausnarketa batetik erabaki beharko da Kutxa-CAS-en eredua jarraitzea (bazkideen kontrola, estaldura zabalak, ondorioz garestiagoa) edo BBK eredua jarraitzea (merkeagoa, oinarrizko estaldurak, kopagoa eta enpresaren kontrola).

Oraingoz, Kutxa-CAS-en 5.500 erabiltzaileen asebetetze indize altuari kasu eginez, beste negoziaketa gai batzu lehenetsi ditugu, hau etorkizunerako utziz

Esta entrada fue publicada en Hitzarmena - Convenio. Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a Osasun-aseguruari buruz

  1. Itziar Garaizabal dijo:

    Lehenik eskerrak eman Kutxa-CAS daramaten lankide guztiei. Bene-benetan mila-mila esker!!! Eta gerorako utzi duzuen galdeketari buruz, jakin dezazutela nik dugunaren alde bozkatuko dudala. Osasunarekin ezin baita txantxetan ibili. Nik VIP aseguruaren alde beti!!!

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s