2014ko BGAE ekarpena

Lan-hitzarmeneko 55.4 artikuluan, 2014ko BGAEko ekarpena ez zela egingo jaso zen eta 2016an ohikoaren bikoitza.

Badirudi, momentu honetan 2014ko ekarpena egiteko sosak ba omen daudela, baina horretarako lan-hitzarmenaren mahai negoziatzailea berregin behar da akordio hori hartzeko.

Sindikatuen adostasuna dagoela dirudienez, gauzak okertzen ez badira abenduaren 31a baino lehen gauzatuko da 2014ko ekarpena.

Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario