2014ko azaroaren 21ean Kutxabankeko lanpostu-sailkapena argitaratu zen: desegokia, gaizki egina eta iruzurtia.
2014ko abenduaren 2an, blog honetan bertan, Kutxabankeko lan-hitzarmenean jasotako erreklamazio bideak jakinarazi genituen, bere burua “gaizki sailkatutzat” ematen zuten lankideek beraien erreklamazioak bideratzeko aukera izan zetzaten, gure aholku eta laguntza eskainiz eskatzen zigun edonori.
Orduz geroztik hogei bat lankidek ikusi dute beraien erraklamazioa asetua eta egoera konpondua bide hoiek erabilita.
Beraiengatik pozten gara, eta gure iritzian indartzen gaitu: Ez baduzu uste zure lana modu egokian isladatu denik lanpostu-sailkapenean ez duzu besoak gurutzaturik gelditu behar.
Sortzen zaizkizun zalantzak argitzeko gurekin kontaktuan jarri zaitezke.
PS: Hala eta guztiz ere gure enpresaren moduko batentzat lanpostu-sailkapen hau erabat desegokia eta txarra delakoan jarraitzen dugu, eta gure helburuetako bat berau erabat aldatzea da.