Momentuko paratxutista, politikari, tertuliazale, sindikalista goiargitu-usteek eta bestelako parte-hartzaileek (edozeinek, azkenean) Kutxabank zer den diotela ere, guk argi dugu Kutxabank berau konposatzen dugun pertsonok garena izango dela. Egunero lanera gatozenok, gure bezeroak hartatzen ditugunok eta gure lan-bizitzaren zati haundi bat, dena ez bada, lehen lerroan emango dugunok.
Baina, nolakoak gara pertsona horiek? zaharrak ala gazteak? gizonak ala emakumeak? finkoak ala aldibaterakoak?
Galdera hauen, eta beste askoren, erantzunak PK aldizkariko 269. zenbakian argitaratu genuen lantaldeari buruz PK informean aurkitu ditzazkezu.
PK informea pdf moduan ikusteko sakatu hemen.