Uztailean zehar patxara eta lasaitasuna izan ditugu merkatuetan bi Lanaurretan errentagarritasun pixar bat gehitzea lortu dugularik.
Abuztua hasten ari garelarik eta udaran “inoiz ez denez ezer gertatzen” irailean ikusiko gara berriz. Aurreko kapituluetan:
2006ko uda: Petrolioaren rally-a.
2007ko uda: Subprime-en krisia lehertzen da EB-tan.
2008ko uda: Lehman Brothers pikutara.
2009ko uda: Bernard Madoff espetxean sartzen da.
2010ko uda: Greziaren lehen erreskatea.
2011ko uda: Bankia burtsara ateratzen da.
2012ko uda: Europar Batasunak Espainiako sistema finantzarioa “garbitzeko” kreditu lerroa ematen du.
2013ko uda: FED-a likidezi estimuluak kentzen hasten da.
2014ko uda: Lehengaien prezioen erorketa bortitza.
2015eko uda: Txinatar monetaren debaluazio bortitzak “astelehen beltza” eragiten du munduko burtsetan.
2016ko uda: Erresuma Batuak Brexit-aren alde bozkatzen du.