Bigarren hilabetez jarraian errentagarritasunak gora egin du argi eta garbi. Errenta finkoak apal-apal jarraitzen duen bitartean, errenta aldakorra izan da berriro ere goraka eraman gaituena, nahiz eta karteraren %25a besterik ez izan. Joan den hilabetean europar burtsa izan bazen aipagarriena oraingoan japoniakoa izan da izarra, %8tik gorako igoera batekin.
Urteko helburua bete ondoren gure analistak urteko lana egina dagoela esan digu, hemendik aurrera erne ibiltzeko eta bere larritasunik handiena lehen bait lehen elurra egiten hastea dela.