Lanaur BGAE: 2020ko martxoko emaitzak.

– Hemen inguruan hasten naiz karrasika normalean.

Finantza-merkatuek beherakada handia jasan dute COVID-19ko krisiaren ondorioz, otsailaren amaieran hasi zen eta gure Lanaurrek partida bikoitzarekin jasan dute, alde batetik errenta finkoa, bonuen errentagarritasuna igo egin delako eta, jakina, espero zitekeen bezala (badakigu non gabiltzan) errenta aldakorrak beherakada nabarmena izan duelako.

Merkatuek, dena den, apirilaren lehen erdian kutsu dezente positiboagoa izan dute.

2019ko hirugarren hiruhilekoaren amaieratik, HIRUko Gobernu Batzordeak gure zorroan errenta aldakorraren esposizioa %30etik %40ra igotzeko aukera planteatu zuen, eta joan den martxoaren 31ko azken batzarrean estrategia hori berretsi zen, posizioak hartzeko prezio txikiagoak aprobetxatuz.

BATean, aldiz, errenta finkoaren kostu amortizatuko koltxoiak dezente moteldu du beherakada, bai eta errenta aldakorrarekiko esposizio txikiagoak ere, une honetan %14an dagoelarik. Estrategia kasu honetan zuhurragoa da, eta likidezia-maila egokiak mantendu behar dira, erreskate-eskaerak gora egiten badute ere.

Bien bitartean, hauek dira martxoa ixtean lortutako emaitzak:

  • Lanaur BAT: -%4,48
  • Lanaur HIRU: -%8,68%
  • KPI (eus): -%1,4

Esta entrada fue publicada en BGAE-EPSV LANAUR. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s