Bost hilabetez positiboan egon ostean, AEBko burtsak beheraka egin du, ziurrenik irabaziak bildu dituelako edo datozen hilabeteetan presidentetzarako hauteskundeen ondorioz ziurgabetasuna sortuko delako.
COVID-19ak eragindako pandemiaren bigarren olatua ere izan da. Europan, errenta aldakorreko merkatuek beheranzko bide bera egin dute, eta Ibex-35ek beheranzko joerarekin jarraitzen du, eskerrak gure Lanaurretan indize horrekiko esposizio oso baxua dugula.
Errenta finkoari dagokionez, datozen asteetan esandakoaren arabera bolatilitate handia espero dugu, nahiz eta azken hilabeteetan minimo historikoetan egon den. Banku zentralek tasa baxuen estrategia aurreikusten dute 2024ra arte, eta, beraz, zaila izango da TIR positiboak eta kalitatezkoak diren bonuak aurkitzea.
Iraileko itxierako emaitzak honako hauek dira:
- Lanaur Bat: – %1,26
- Lanaur Hiru: – %2,31
- KPI (eus): -%1,3 (abuztua)