Oraindik ez dugu ulertu Kutxabankeko ordezkaritzak Negoziazio Mahaian egindako proposamena, homologazioa kentzeko hitzarmenari buruzkoa, eta orain, lekualdatzeen txanda berri bat jarri du abian enpresak, berriz ere Kutxa zaharreko langile taldetik datozen pertsonengan eragina duena.
Hainbesteko desorekari ematen dioten azalpena honako hau da: “ez da bulegorik itxiko, eta horretantxe datza jatorriaren azalpena, gehiegizko ahalmen instalatuan.” Tira, gehiegikeriaren errua dela. Baino, hori egia bada, oraingoan ere ez dira ari ordaintzen gehiegikeriak egin dituztenak, baizik eta langileak, egunez egun enpresaren zifrak hobetzen ahalegintzen direnak.
Gainera, kostuak murrizten ari dira (ibilbideak, kilometroak…); hori ere gehiegikerien ondorio izango da, noski. Eta murrizketak ulertu balitezke ere, kale egiten ari dira formetan, berriz ere; izan ere, forma batzuk bihurriak izaten ari dira, eta, beste batzuetan, besterik gabe, ez dago formarik.
Gure zuzendarietako batzuek kontent eduki nahi dute nagusia eta aurrea hartu nahi diote eskuinetik; baino, ahalegin horretan, ez dira ari forma egokiak erabiltzen, eta irizpiderik gabeko bozeramaile bihurtu dira, esan eta esan ari baitira gauzak oso gaizki daudela, egurra emango digutela eta jainko txikiaren berri izango dugula. Bat-egitearen ondoriozko berregituraketak berekin ekarri duen zurrunbilo honen baitan, beren burua salbatu nahi dute, oso ongi ez dakiten arren zer egin.
Berriz ere, langile guztiei gogorarazi nahi diegu ez lituzketela zuzendari batzuek helarazten dizkieten txutxu-mutxuak eta esamesak bultzatu eta zabaldu beharko; izan ere, giroa arrarotu eta lankideen arteko kanibalismoa bultzatu besterik ez dute egiten halako kontuek.
Profesionalak gara. Badakigu gure lana egiten. Eta horrexek mantenduko du eta etorkizuna emango dio enpresa honi.
Noski, badakigu egoera txarra dela, baino ezin dugu izuak hartuta egon eta ezin dugu onartu arazo koiunturalak neurri estrukturalen bidez konpondu nahi izatea.
Prest gaude ziurgabetasunari eta krisiari aurre egiteko, baino ez zaigu zuzena iruditzen egoeraz baliatuta Kutxabankeko langileen etorkizunean eragina izango duten helmen handiko neurri murriztaileak ezartzea.
Homologazio-hitzarmena gauza bat da, eta bizi dugun egoera, beste bat.