Hitzarmen mahaia 2012-6-7

Kutxabankeko hitzarmen kolektiboaren mahai negoziatzailearen bilera berri bat ospatu zen atzo Bilbon.

Gai honi buruz ba dira 240. aleko editorialean aurreratutako bi gai erabat oinarrizkoak direla deritzogunak:

1 – Behinbehineko arazoak behinbehineko neurrien bidez konpondu behar direla, eraginkorrak diren eta arazoak sortzen diren momentuan eragina duten neurrien bidez. Ez gure lan baldintzak badaezpada eta mugagabeki murrizten dituzten neurrien bitartez.

2 – Era berean, eta nekagarri izaten bagara ere, lan-taldeen bateratzea modu egokian egin behar dela errepikatu behar dugu.  Gaizki eginez gero sortzen den kaltea behin betikoa suertatuko delako ere.

Esta entrada fue publicada en Hitzarmena - Convenio. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario