Lehenik eta behin, mila esker inkesta honetan parte-hartu duzuen guztioi. Parte-hartze esanguratsua izan du inkestak eta jaso ditugun deien eta egin ditugun kontsultekin bat eginda, aipagarriak diren gaien ikuspegia zehaztu digu. Gai hauek arduradunekin lantzen hasiak gara jadanik:
- Arazo teknikoak: parte-hartzaileen %85ak (133 lankide) arazo teknikoren bat izan duela azaldu digu (CAUkoek 600 jazoera baino gehiagori eman omen diete alta, mantentze-lanengatiko etenak,…) eta, enpresak datu gehiago eman ezean, bi arrazoi egon daitezke honen atzean: ikastaroaren diseinu tekniko ez-egokia (nabigatzaile askorekin bateraezintasuna, adb.) eta giza-euskarri ez-nahikoa (CAU-ren erantzun faltak, tutore nominalizatuen gabezia, foro edo FAQ atal baten gabezia,…).
- Tutoretza saioen malgutasun falta: ulertzekoa da horrenbeste lankideren trebakuntza saioen koordinazioa ez dela erreza, baina kasu jakin batzuetarako salbuespenak kontutan izan beharko lirateke, adibidez: Kutxabank Finantza-Aholkularia ikastaroa egiten ari direnak, sendagilearekin hitzordua duten lankideak,…
- Bulego-zuzendarien jarrera: zenbait bulegotan negozio-jardueraren eta trebakuntza orduen uztartzea adostu/bilatu/proposatu da, eta eskertzekoa da ahalegin hori. Hala ere, parte-hartzaileen %21ak ikastaroa lan-orduz kanpo egin behar dela entzun behar izan du, eta hori gehiegikeria da, batez ere mezu deitoragarriekin “borobilduta” badoa: “konexioak gainbegiratzen dituzte”, “4 arratsalde eta asteburuak libre dituzue”,”ikastarotxoekin ezin dugu denborarik galdu”,… Berriro diogu: lan-orduz kanpo egin behar diren ikastaroetan (tutoretzak, adb.) Trebakuntza Sailak espreski adierazi behar du ordutegia bere deialdian. Beste trebakuntza saioak, lan-orduetan, nahiz eta badakigun praktikan zaila dela uztartze hau. (*)
- Ikastaroaren edukia: enpresak maximoetara jo duenaren irudipena dago, eguneroko lanaren %80 suposatzen duten gaietan sakondu beharrean, eragikera eta kasu guztiak mahaigaineratu direlarik, ondorio hauekin: gai garrantzitsuak ez-garrantzitsuen artean lausotzen dira eta lankideen artean betekada sentsazioa sortzen du.
Komunikazioaren baitan badirudi tutoretza bakoitzaren aurretik nahi ta nahi ez egin behar direla bertan jasotzen diren ikastaro modulo guztiak (45 minutuko 33 modulu eta horrelako astakeriak astebeten). Kurtsoaren arduradunei (Bilbon) hori mahai gainean jartzerakoan berriz mezua bestelakoa da: “los cursos no se van a ir «cerrando» en función de las fechas previstas, esto es, que pueden hacerlos más tarde de lo asignado. No obstante, es conveniente avanzar aproximadamente al ritmo marcado ya que así se pueden aprovechar mejor las tutorías y la posterior formación presencial. Además, si se va dejando, es fácil llegar al día D sin haberlo visto todo (ya sabes cómo es esto de estudiar… se tiende a dejar todo para el último momento….)”
Lanean jarraituko dugu.