2012 eta 2013ko KPI: Kutxabank-en proposamena

Herenegun, hilak 16, Kutxabankek Bilbora deitu gintuen talde sindikal guztiak, bertan Sanchez Asiain, Martinez Jorcano eta Lopez de Eguilaz izan zirelarik.

Sanchez Asiainek, egoera ekonomikoa, Kutxabanken emaitzak, sektorearekin alderaketa eta 2013rako aurrikuspena komentatu zituen, eta egoerak zorrotzak izatera behartzen zituela esan zigun, etorkizunari aurre-hartuz, eta ondorengo proposamena egin zigun, balizko Lan-Akordio gisa aurkeztuz:

– 2012tik falta den %1,7ko soldataren eguneraketa urtean 30.000€ baino gutxiago irabazten dutenei aplikatzea.

– Gainerako lankideek “egoera hobetzen denean” kobratuko omen dute, erabakitzeke dauden aldagai batzuren arabera, “bezeroen marjina” edo antzekoak.

– 2013an soldaten izozketa.

– Borondatezko irteeren programa bat.

Bestalde, Kutxabankeko zuzendari taldeari buruz (80-90 pertsona), honako erabakiak hartu dituzte:

– 2012ko soldata izoztea.

– 2013an soldata beherapena.

PKren erantzuna honakoa izan da:

– 2012a itxita dago eta, gainera, lan-akordioaz gain badira bi hitzarmen hala jasotzen dutena (Kutxa eta Vital).

– Etorkizunaz negoziaketa-eremu zabalago batean hitzegin daiteke (Kutxabank-eko hitzarmena).

Esta entrada fue publicada en Hitzarmena - Convenio. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s