Lan akordioaren aldaketa

Atzo Integrazioko Lan-Hitzarmenaren aldaketa sinatu zen, non aurre-jubilazio eta kontratu-etetze atalei buruzko aldaketak jaso ziren.

Nahiz eta atzo sinatutakoak beste 150 langileri aurrejubilatzeko aukera eman, aldaketa hauek ez dira enpresa utziko dutenen ikuspegitik bakarrik interpretatu behar, osotasunari begira baizik, hau da, lanean geratzen garenon ikuspegitik ere bai.

Ingurune ekonomikoaren egoera eta konplexutasunaren ondorio den eta nahi baino gehiago luzatzen ari den hitzarmenaren negoziaketaren aurrekari gisa hartu beharko genuke.

Lan-ibilbidearen amaieran dauden lankideen irteera honek galdu-irabazien kontuaren “lasaitze” bat ahalbidetu beharko luke eta, horrela, etorkizuneko negoziaketak aurrera eramatea posible egin, momentuko premiek desitxuratuko ez dutena.

Ildo hau jarraituz, kontratu-etetze klausularen aldaketak ere helburu berdinean eragina izan beharko luke.

Guzti honetaz gain, ezin dugu ahaztu enpresa obsesionatzen duen lanpostu-soberakinen gaiari neurri boluntarioekin helduko zaiola. Eta gai hau hein batean negoziazio mahaitik kentzean buruhauste asko saihestuko ditugu.

Aldaketa hauekin amaitzeko, Lan-Hitzarmenaren mugaegunaz haratago doan (2014/12/31) lanpostuen defentsarako konpromezua jaso da.

Aldaketen detaileak kontsultatu.

Esta entrada fue publicada en Hitzarmena - Convenio, Prejubilaciones. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s