Irailak 13an PAH-ko kideak Bartzelonako sukurtsalean sartu ziren, atzo Stop Desjabetzeak-ekoak Eskoriatzako bulegoan sartu ziren, tarteka gure lankideren batek kalean irainak jasan behar izan dituela enteratzen gara,…
Azken urteotan gauza asko ari dira gertatzen eta jende asko dago egoera zailean, baina hori ez da arrazoia lankideak lanpostuan erasotuak izateko.
Zilegi dira kexa eta erreklamazioak, baina zenbait erabaki ez dira bulegoetan hartzen.
Hala eta guztiz ere, bulegoetako lankideok gaudenez lehen lerroan, badirudi errezagoa dela ahulenaren aurka egitea.
Baina azken hau ez da bidezkoa.
Enpresaren pasibitatearen aurrean, beharrezkoa da bere langilegoaren defentsa irmoagoa egitea, gogorarazi nahi dugu honelako egoeraren batean aurkituz gero, lankideon segurtasuna lehenetsi behar dela, eta badela intranetean erabilgarri izan daitekeen ekintza protokolo bat.
Aurrekoaz gain, gogorarazi baita ere, beti bezela, gure beharra duen edozein lankidek bere alboan izango gaituela.