Hitzarmen aurre-akordioa: puntu eta jarrai.

(En castellano)

2011 haseran 3 kutxen bateratze prozesua martxan jarri zenean, ingurune zehatz bat bizi genuen: krisi ekonomikoa eta finantz-sistemaren bideragarritasunari buruzko zalantzazko egoera, orokorrean, eta langilego gazte bat bere lan eta ekonomi egoera finkatu gabea, bereziki (langilegoaren %70ak kutxan 15 urte baino gutxiago zeramatzan).

Momentu hartan hasi genuen lana oraindik ez da amaitu. Lan-hitzarmenaren negoziaketarekin hasi zen, lanaldiaren aldaketa, 2013tik aurrera Lanaur-eko ekarpena bikoiztea eta 500 lankideren irteera bideratuko zuen aurrejubilazio egutegi bat jasotzen zituena.

2012an, jada Kutxabank-en, lan harremanen esparru berri bat izan behar zuenaren negoziaketarekin jarraitu genuen, berriro krisi ekonomiko amaitezinak eta araudi-arrisku orokorrak markaturiko egoera batean, ikaraz-ikara, bategiteak sorturiko langilego-soberakinen hedapeneko 200 lekualdatzeekin eta araudi ezberdineko 3 kutxen bategite zailarekin.

2012 urte oso gogorra izan zen, Kutxaren aurreko hitzarmenean adosturik zeuden 25 lankideen kontratazioa Kutxabank-ek onartu zezan borroka gogorrarekin hasi genuelarik. Eta urtea amaitzeko, enpresak eginiko soldata izozte-proposamenari ezetza eman genion, hitzarmen zabalago baten barne ez bait zetorren, Kutxaren langilegoaren gain zeuden zalantza oinarrizkoenei buruzko irtenbiderik ez bait zuten mahaigaineratu. Honek alderdien posizio-urrutiratze bat suposatu zuelarik.proyecto_en_construccion_EUS

Edo agian inflexio-puntu bat izan zen, zeren eta 2013 haseran, Kutxabank Andaluzia-ko lankideak Cajasur-era pasatzea zekarren Lan-Hitzarmenaren sinaduran plantilla ezberdinen homologazioak zuen arazo nagusienari (Kutxako 3 eta 11 mailen artean zeuden lankideen igoera-erritmoa eta antzinatasun-sortzea bermatzea) irtenbidea bilatu bait zitzaion.

Abiapuntu honekin, oraindik ere 2013 korapilatsu batean, Lan-Hitzarmenaren moldaketa bat landu genuen, zailtasunez betea, maiatzean sinatuko zena eta aurrejubilazio txanda berri batzuri aukera emango ziena (150 lankide gehiago). Aldi berean, GIV eta 3 kutxetako CCOO-rekin lanean genbiltzan buru-belarri arau-esparru bateratu bat lortzeko intentzioz, bateratzeak sorturiko egoera eta berezitasun ezberdinak kontutan izango zituena.

Lan luze horrek ekarri du bide honetako orainarteko azken mugarria: azaroak 7ko aurre-akordioaren akta sinaketa (edukia hurrengo egunetan xehetuko dizuegu).

Aurre-akordio honek bide luze honen haseran zehaztu genituen helburuekin bat egiten duela uste dugu:

  • Hitzarmenak azken 15 urteetan sortutako enplegua finkatu behar du.
  • Hitzarmen honetan zehaztuko den eskalen aldaketaren araudiak ez du inor kaltetu behar.
  • Hitzarmenak langileen eta enpresaren etorkizun iraunkorra bermatzeko balio behar du.
  • Hitzarmenak ziurgabetasunak argitu behar ditu, eta lasaitasuna eta egonkortasuna eman behar dizkie langileei.

Helburu hauekin bat egiteak ez du esan nahi erabateko adostasuna lortu dugunik. Oraindik lan asko dugu aurretik, batipat ziurgabetasun eta egonkortasunari dagokion ataletan.

Egonkortasunak bi alderditatik jasotzen ditu erasoak: kanpo-erasoa krisi ekonomiko amaitezina medio eta barne-erasoa gure enpresa berri honen zuzendaritzatik datorrena, berrantolaketa-prozesua dela eta.

Azken arazo hauen artean atal larri eta korapilatsuenetakoak mugikortasun geografikoari buruzkoak dira: Ez norbere denboran eta lan-arriskuetan duen eraginagatik bakarrik, baita ere ez gaur-egun indarrean dagoen hitzarmenak, ez orain sinatuko dugun hitzarmenak eta ezta ere langile estatutuak (mugikortasuna enpresaren esku dagoela dio, inongo konpentsaziorik gabe) ez dutelako irtenbiderik ekartzen.

Gai honi, eta beste batzuri, irtenbidea beste modu batera bilatu beharko diogu.

Horrela ba, gure lanarekin aurrera jarraituko dugu. 7 orriko aurre-akordio batetik hitzarmen baten idazte osorako garapena oso korapilatsua da eta deabrua detaileetan omen dago. Hortaz gain, esan bezala, gaur-egungo egoerak zenbait arazori irtenbide propioa bilatzera behartzen gaitu, hitzarmenaren sinadura edo sinadura ezak ez bait ditu bere kabuz argituko.

Eta hemen egongo gara, beti bezala, zuen ekarpenei irekita.

Esta entrada fue publicada en Hitzarmena - Convenio, Opinión y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s