Banku Fundazioen Legea: Despolitiza…zer?

kutxa gizarte ekintzaAtzo arratsaldean Kutxako Administrazio Kontseilua bildu zen. Gai-zerrendako mamia Asanbladara mahai gainean zeuden bi proposamenetatik zein aurkeztean zetzan.

  • Kontseiluko talde guztiak parte hartzera irekia dagoen Kontseiluko Lan Taldeak egindako estatutu proposamena.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako planteamendua.

Gure erabakia hartzerakoan oinarritu garen kriterioak honakoak izan dira:

  1. Aurrezki Kutxa eta Banku Fundazioen 26/2013 legea betetzea.
  1. Epeen betetzea bermatzea eta erregulatzaileak Kutxan esku-hartzea ekiditzea.
  1. Kutxaren Gizarte Ekintza bermatzea.

Gure ustez, Lan Taldeak garatutako proposamenak betebehar guzti horiek betetzen ditu, gure bozka horren alde izan delarik.

Aldundiak sustatutako planteamenduak gaur egun ziurgabetasun nabariak aurkezten ditu aurrera eramateko garaian eta ez du legearen eta fundazio bihurtzeko epeen betetzea bermatzen. Horrez gain, planteamenduaren gaur egungo formulazioak Kutxako ondareaz beste egitea suposatzen du.

Hau esan ondoren, Lan Taldeak garatutako estatutuak itzuliezinak ez direla kontutan hartu behar da; legea bete ondoren, aukera dagoelarik gaur egun Aldundiak sustatutako planteamenduaren hutsuneak betetzen badira edo beste planteamenduren bat aurkezten bada berauek aldatzeko, aurretik aipatutakoak bermatuz behintzat.

Esta entrada fue publicada en Kutxa. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s