Hitzaldi sutsu eta postureoz beteriko ekintza sindikaleko garai hauetan, urteetan zehar gure lana gidatu duen konpromisoa gogoratu nahi dizuegu.
Konpromiso honek definitzen gaitu, gure ustez zer egiten denez gain garrantzitsua bait da nola egiten diren gauzak.
PK HITZEMATEAK.
0) Unibertsaltasun hitzematea: Ez dugu afiliaturik; lankide guztiak entzun eta defendatzen ditugu, afiliazio edo jatorririk kontutan hartu gabe.
1) Independentzi hitzematea: ez dugu inolako kanpo zuzendaritza sindikalen, alderdi politikoren edo konfederakuntzaren agindurik jarraitzen, eta ez gara horietan partaide ere.
2) Lan hitzematea: aukera dugun foro edo eztabaida-leku guztietan parte hartzen dugu, eskatzen digun ororekin hitzegitera biltzen gara, bukaeraraino negoziatzen dugu, ez dugu bilerarik bertan behera uzten nahiz eta bozketa galtzeko arriskua egon, eta bozketen emaitzak onartzen ditugu.
3) Informazio hitzematea: Informazioa beti egiaztatutakoa izango da. Gure proposamenen oinarrizko ikerketak guk landutakoak dira, iturria adierazten ez badugu behintzat. Ez dugu informazioa nahasmena sortzeko, zurrumurruak zabaltzeko, iraintzeko edota besteren lana zabortzeko erabiltzen.
4) Partaidetza hitzematea: Lan-talde guztiari aldizkako kontsultak egiteko hitzematea, egoera aztertzeko eta lan-ildoa ezartzeko asmoarekin, beti hauteskundeen aurretik programa lantzeko eta lan-hitzarmenen negoziaketa hasi aurretik.
5) Irekiera hitzematea: Bozka elektronikoaren bitartez hauteskundeetan partehartzea errazteko lan egiten dugu. Ez dugu Kutxabankeko langile baten bozkatzeko eskubidea ekiditzen edo eragozten duten neurririk bultzatuko.