Gaur 13.00h-tan, Kutxabank-ek deitu gaitu talde-sindikal guztiak lanpostuen sailkapenari buruzko informazioa emateko: Zerbitzu Zentraletako Hierarkizatuak (arduradunak), Aurreratuak eta Espezializatuak, eta negozioarekin erlazioa duten eta egiteke zeuden beste batzu.
Azterketa egiteko kontrataturiko enpresak erabilitako irizpideei (sic) buruzko informazioa azaldu ondoren, lanpostu horien zerrenda eman digute, Hitzarmenak dioen bezala, eta izendapenen bat jaso dutenek gaur bertan Giza Baliabideetatik komunikazio bat jasoko omen dute.
Ez dugu nahikoa denbora izan gaia sakon aztertzeko, baina jada arduradun batzu egin dituzten komunikazioak direla-eta sortu diren galdera eta kexuengatik argi dago “tranpa egin” dutela eta sarekoekin izan ziren bezain zekenak izan direla. Eta horri gehitu, beste behin, oso komunikazio txarra egin dela.
Lanpostuen ordez pertsonak sailkatu dituzte eta Departamentu berean lan berdina egiten duten lankideek sailkapen ezberdina jaso dute.
Zuri hala gertatu zaizula iruditzen bazaizu, badira 2 bide zalantzak argitzeko edo/eta zure kasuaren berrikuspena eskatzeko:
- Zure arduradun zuzenari kexa edo eskaera helarazi.
Eta erantzuna gustokoa ez bada,
2. Hitzarmeneko Bederatzigarren Xedapen Gehiarrian jasotakora heldu zaitezke:
“Susta daitezkeen egoerak ikuskatzea ere proposatu ahal izango du (lanpostuen jarraipen) Batzordeak, alderdietako batek analizatzea eskatzen duenean; hala badagokio, egoki deritzon gaiak ikuskatzea edo aldatzea proposa diezaioke Zuzendaritzari”.
Bidegabekeria hutsaren traza hartzen diogun gai hau sakon aztertu beharra dugu ikuspegi global bat izateko, baina jada:
- Ze mezu bidali nahi diete KB-ko lankide espezializatuei, balio gehiago duela zaharra izateak egindako lanak baino?
- Noiz jokatuko du enpresak profesionaltasunez eta ikuspegi estrategikoarekin?
Behar duzuenerako, zuen esanetarako gaituzue.