Mugikortasun bidegabea, berriro

Urtea hasi da, eta berriak ez diren arazoei konponbidea emateko, legediak mugikortasunerako ematen dion joko-zelai zabala baliatu du Kutxabank-ek partxeak eta txapuzak irtenbide gisa aurkezteko, eguneroko ohitura bihurtu delarik, tamalez.

Berriz ere Gipuzkoatik Bizkaira hogei bat pertsona mugitu dituzte, nolabaiteko “igoera” batekin doazenetatik hasi eta zuzenean lehiatilatik lehiatilara doazenetara. Hau ez dago ulertzerik.

Bestalde, oraingo honetan dozena erdi lankide Bizkaiatik Gipuzkoara bidaltzen dituzte. Baina, nola liteke? Ez al zen ba jendea falta Bizkaian?

Lekualdatze ez eraginkorrakGuzti hau, azkenaldian ohikoak diren gardentasun falta eta komunikazio kalitate penagarriarekin apainduta: hobekuntzak komunikatuz hala ez denean, ondorio ekonomikoei buruzko ezjakintasuna adieraziz, bere lekualdatzeaz lankideen bitartez enteratu denik ere bada,…

Pertsonak fitxa gisa tun-tunean mugitzea ez da bulegoetan ematen den pertsonal eskasiari aurre egiteko modua. Gipuzkoan ere ematen den eskasia, jendea soberan dagoela dioten ratio horiek ez bait ditu inork sinesten, eta postu estrukturalak betetzeko aldibaterako kontratu mailek argi uzten dutena. Modu horretan, lan-taldearen portzentai handi bat noraezean kilometroak egitera behartzen da, partxeak jartzeko objetu bakarrarekin.

Langilegoaren kudeaketak planifikatua izan behar du, gure helburua plangintza horretan parte-hartzea da eta horretan dihardugu, nahiz eta oztopoz beterik dagoen bidea, eta benetan nahi dena eraginkortasunean hobetzea bada, aurrejubilazio eta kontratazio berrien bitartez egin behar da, eztabaida-leku guztietan defendatu izan dugun bezala.

PK-n kaltetu guztiei babesa eman eta edozein zalantza argitzeko prest gaude.

Partxeak alde batera utzi eta izan nahi dugun enpresa eraginkor, jasangarri eta arrazoizkoa bezala funtzionatzen hasteko garaia da.

Esta entrada fue publicada en Traslados. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s