Lanpostuen sailkapena: Berrikuspenak eta demandak

parachute2014ko azaroan egindako bankuko lehen postu sailkapena argitaratu zenetik egindako erreklamazioak direla eta Kutxabankek hainbat kasuen berrikuspenari ekin dio (ez dakigu zenbat zehatz mehatz erreklamazioetarako erabilitako bide desberdinak direla eta) horietatik hogei bati erantzun positiboa emanez.

Ez dirudi, hala ere, berrikusitako kasu hauei enpresak aurreko urteko sailkapeneko gainontzeko postuei bezela 2014ko uztailaren 1eko balio data emateko asmorik duenik. Baina datak berdina izan behar du, ez bait gara izendapen berriez ari, baizik eta sailkapena zuzentzeaz.

Enpresak egindako lanpostu sailkapena erabateko lardaskeria da, ELAk, ASPEM, LAB eta CCOO-en laguntzaz Auzitegi Nazionalean aurkeztutako demanda ere den moduan.

Demanda horretan ez bait dute hitzarmenaren aplikazioa berrikustea eskatzen, baizik eta dena bertan behera uztea eta prozesua berriro hastea. Zalantzan jartzen duten gauza bakarra prozesuaren formalismoak dira, ez lanpostu sailkapenaren mamia.

Horrela ba, Hitzarmenari balioa kenduz aurreko egoerara itzuli nahi dute, BBK jatorrikoek beraien sailkapenarekin jarraituz, gainontzekoak (Kutxa eta Vitalekoak, hauek ez dira kontutan hartzen demandan) inolako ordainik gabe geratzen direlarik, enpresak “formalismoz beteriko” prozedura berri baten ondoren sailkapen berdina egiten duen arte. EZ BAIT DUTE SAILKAPENAREN MAMIA EZTA FILOSOFIA EZTABAIDATZEN.

Irabazten irten zirenak izorrai eta besteak ere bai.

Eguneraketa (2015/04/22, 11:00h): Dirudienez, argitaratu dugun artikuluan ez dugu ondo azaldu adierazi nahi genuena.

Azken esaldian, “Irabazten irten zirenak izorrai eta besteak ere bai”, Auzitegi Nazionalean aurkeztu duten demandari buruz ari gara. Demanda horrek, egindako sailkapena deusezteko eskatzen du, honek izendapen oro eta Kudeatzaile batzuk izan duten errekonozimendua atzera botako lituzkeelarik, lehendik BBK-n errekonozimendua zutenei bakarrik mantenduz.

Esta entrada fue publicada en Hitzarmena - Convenio. Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Lanpostuen sailkapena: Berrikuspenak eta demandak

  1. Santi Karrera dijo:

    azken esaldia lekuz kanpokoa iruditzen zait

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s