Aurrejubilazoak. 1. bilera.

Kutxabank-ek gaur sindikatuokin izandako bileran aurrejubilazio-eskeintza bat jarri du mahai gainean. Orain, eskeintza hori eta beronen inguruan akordiorik lortzeko aukerarik ba ote dagoen aztertzeko garaia iritsi da. Lehen begirada batean, azterketak erraza dirudi eta akordioak zaila.

Lehen analisia logika hutsekoa da: Enpresak aurrejubilazio eskaera ahalik eta gehienak lortu nahi baditu, eskaintza hobetu beharrean dago. Bestela ez du lortuko emaitza onik.

Ondorengo analisia konplexuagoa da: 2 urtetan 600 pertsonarengan eragin dezakeen aurrejubilazio programa bat martxan jartzekotan bada Kutxabank, (hau “El Correo”-ren esanetan, enpresak erdiak ere ez ditu aipatu bileran) langile-taldea birmoldatzeko ikaragarrizko kudeaketa prozesu baten aurrean dago. Batipat, aurreko lehendakaria joan zenetik urtebete zozokeriatan eman dugulako.
Kutxabank-en esanetan ez da emango bulegoen itxiera “esanguratsurik”, ezta lekualdaketa “esanguratsurik” ere, eta birmoldatze prozesua postuen amortizazioaren, efizientziaren eta “non-core” diren zerbitzuen kanporatzearen bidez burutuko da.

Gure ustetan, lan hau modu arrakastatsuan burutzeko aukera ematen duen modu bakarra etorkizunerako estrategia egoki bat finkatzean datza: motibazioan oinarritua eta inposaketak eta erabaki burugabeak baztertuz. Langileak Kutxabank-eko aktiborik garrantzitsuenetzat hartzen dituen estrategia bat, alegia. Eta hor ezin dugu kontratazio berriaren beharra alde batera utzi.

2015 10 22Kutxabank-ek ezin du jarraitu langileon motibazioa akabatzen. Enpresaren Zuzendaritzak azken denboraldiko zentzugabekeriei esker galdu duen langileon konfidantza berreskuratzeko esfortzu bat egin beharko du.

Langile-taldearen onerako akordio asegarri bat beharrezkoa dela uste dugu, eta horren bila lan egingo dugu azken momenturarte baina, akordioa lortzeko eta langile-taldearen onerako izan dadin, ezinbestekoa da beste alderdiaren inplikazioa.

Esta entrada fue publicada en Kutxabank, Prejubilaciones. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s