Non da Euskara eta Hizkuntzen Kudeaketa?

hizkuntza kudeaketa(Castellano)

Duela urtebete Kutxabankeko Hizkuntza Batzordearen eraketa-bilera izan zen. Lehena eta azkena.

Eleaniztasunaren kudeaketa beharrezkoa dela uste dugunez, PK-ko kideok zenbait erabaki hartu genituen hizkuntzen tratamenduaren inguruan:

  • Gure komunikazioak euskaraz eta gazteleraz, gutxienez, izatea dugu helburu. Ez dugu beti lortzen, baina beti da gure helburua. Testu asko geuk itzultzen ditugu eta beste batzuk itzultzera bidaltzen ditugu. Kanpoko kolaborazioak jatorrizko hizkuntzan argitaratzen dira.
  • Kutxaren Hizkuntza Batzordean parte-hartzen genuen eta Kutxabankekoan ere aktiboak izateko intentzioa dugu.
  • Hitzarmen Kolektiboan Hizkuntza Plan baten beharra nabarmendu nahi dugu.

 Eta Kutxabank-ek non du euskara eta hizkuntzen kudeaketa?

Azken boladan, Kutxabanken komunikazioetatik ia desagerturik dago gure hizkuntza:

  • Azken uneko komunikazioak (akordioak, Besaideren inguruko ohar gehienak,…) gaztelera hutsean, euskararen inolako presentziarik gabe, “Hola-Kaixo” bezelakoren bat kenduta. Badakizue, eraginkortasunaren izenean…
  • Aurrez prestatu daitezkeen testu edo komunikazioetan ere ez pentsa egoera askoz hobea denik.

Gu baino gutxiago al da ba Kutxabank? Argi esan beharra dago: hizkuntzen kudeaketa eta normalizazioari ez dio garrantziarik ematen.

Enpresak baditu baliabideak, badu barne-araudiko betebeharra, baina ez du gaztelera ez den beste hizkuntzen kudeaketa aintzat hartzen. Ez da folklorea, ez da euskalzaletasuna: negozioa da. Negozioan izan dezakegun posizionamendua hobetzen du hizkuntzen kudeaketa egokiak.

Hori hala da.

 

Esta entrada fue publicada en Hizkuntza Batzordea, pk!. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s