Pixkanaka Kaskariren hausnarketak Hizkuntza Politikari buruz

Gure iritziz, Kutxabank-en Hizkuntza Politikak honako ardatz hauek izan behar ditu:

  1. Enpresaren hizkuntza ofizial diren heinean, Hizkuntza Politikak zehaztuko duen bide-orriak printzipio nagusi gisa euskara eta gaztelaniaren arteko BERDINTASUNA izatea.
  2. Bezeroen hizkuntza eskubideak bermatzeko, bezeroak hautaturiko hizkuntzaren datua bere fitxan jasota egotea.
  3. Lanpostuen hizkuntza eskakizunak jasotzea: hizkuntza lanpostuaren konpetentzia beharrezkoa da.
  4. Langileen hizkuntza gaitasunak jasotzea.
  5. Hizkuntzei dagozkien tokian tokiko legediak eta Kutxak sinaturiko Udal Hitzarmenak errespetatzea.GAP hizkuntza eskakizunak

Iragan urtarrilak 30-ean enpresak aurkeztu zigun Kutxabank-en Hizkuntza Politikak 3 ardatz nagusi ditu, berrian esaten zitzaigunez:

  • Tokian tokiko hizkuntzak langileok eguneroko lanean normaltasunez erabili ahal izatea.
  • Euskararen erabilera sustatzea.
  • Bezeroek helarazten dizkiguten kexak eta eskariak kudeatzea.

Ez dirudi enpresaren ardatzek gure eskaerekin talkarik egiten dutenik, hala ere aurrerantzean ikusi ahal izango dugu intentzioetatik errealitatera dagoen tartea zein den eta tarte hori ezabatzeko ezarriko diren helburu eta ekintzek asetzen gaituzten ala ez.

Plangintza hori zein den ezagutzeko eta berorren jarraipena egiteko baliatuko dugu Kutxabankeko Hizkuntza Batzordean dugun ordezkaritza.

Norbaitek gai honen inguruan parte-hartzeko gogorik edo ekarpen edo eskaerarik izanez gero, bere esanetara gaitu.

Esta entrada fue publicada en Hizkuntza Batzordea, Opinión. Guarda el enlace permanente.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s