Fundazioak, pribatizazioak eta nire xoxak

Fundazioen legeak dioenez, aurtengo abenduak 30ean, gaur egun dirauten Aurrezki Kutxek Fundazio bihurtu beharko dute. Beraz, bbk, Kutxa eta Vital-ek aurrezki-kutxa izateari utziko diote.

Eusko Legebiltzarra da prozesu honen ezaugarriak zehaztuko dituen legea garatu eta onartu behar duena. Eta horretarako 6 hilabeteko epea du.

Eta Fundazio hauetako Patronatuari egokituko zaio bere etorkizunari buruzko erabakiak hartzea, horien artean Kutxabanken jabetzan izango duten partaidetzaren zenbatekoa egokia den edo diru-sarreak dibertsifikatu behar dituzten, Europatik aditzera ematen duten bezala.

Dagoen zehazgabetasun-egoeraren lainopean eztabaida interesatuak sortzeko momentua ez da. Elkarlanerako unea da, etorkizuneko Fundazio horiek beren inguruneko biztanleriaren beharrei erantzungo dien ordezkaritza izan dezaten.

fundazioak eta pribatizazioakEta horretan gaude, hitzegin nahi duen ororekin, gure izaeraren oinarria Kutxabankeko lankideon eskubideen defentsa dela ahaztu barik. Interferentziarik gabe.

Esta entrada fue publicada en Kutxa, Kutxabank, pk!. Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Fundazioak, pribatizazioak eta nire xoxak

  1. Manolo Gaztañaga dijo:

    Ados, baina zuen iritziz, nolakoa izan beharko luke «biztanleriaren beharrei erantzungo dien ordezkaritza»?

    • Kaixo, Manolo: galdera ona.
      Gaur egun, Kutxako Batzar Orokorrak honako taldeen ordezkariak ditu: Entitate sortzaileak (Gipuzkoako Aldundia, Donostiako Udala), Gipuzkoako udalak, Kutxako bezeroak, Kutxako langileak eta Interes Kolektiboen Entitateen Ordezkariak “ERIC” (DYA, Kontseilua, Banco de Alimentos eta antzekoak).
      Egitura hau (egokia izan ala ez) ez dago Patronato berrira pasatzerik, jada Kutxako bezerorik eta langilerik ez dago, Kutxabankera pasa bait dira bi kolektibo hauek.
      Beraz, aurreko eskematik Entitate sortzaile eta udaletako ordezkari politikoak eta ERIC-ak geratzen zaizkigu.
      Gure proposamena lantzen ari gara (nahiz eta ez dakigun aukerarik emango diguten aurrera eramateko) eta, adibidez, ostegun honetan bertan gara biltzekoak bezeroen eta langileen ordezkari gisa ditugun Batzarkideekin.
      Patronatuaren etorkizuneko egituraren ezaugarri nagusia zein izatea gustatuko litzaigukeen argi dugu: politikari gutxiago, Gizarte Ekintzarekin erlazionaturiko eragile gehiago.
      Urte gogorra dugu aurretik, baina lanerako gaude, gaiak merezi du-eta. Ekarpenak ongietorriak izango dira.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s