Datorren ekainak 30ean BBK eta Vital-eko Batzar Orokorrek Banku Fundaziora eraldatzea eta berauen estatutuak onartuko dituzte, guk etorkizuneko Kutxa Banku Fundaziorako defendatzen dugun eredutik oso desberdinak izango direlarik.
Gure jarrera ezaguna da: osatze ahalik eta demokratikoena duen Patronatua lortzea, gipuzkoar gizartearen islada jasoko duen berriztatze prozedura batekin, eta Gizarte Ekintza sendo eta kaudimenduna eta Gipuzkoaren ehun ekonomiko-finantzario dinamizatu baten alde lan egingo duena.
Gure ustez, Gipuzkoako Batzar Nagusiak eta ERIC-ak dira, gipuzkoar gizartearen ordezkari diren heinean, aditu finantzario eta sozialak (Kutxaren ondarea kudeatu beharko dutenak Patronatuan) aukeratzeko egokienak, lehen aipaturiko helburuak lortze aldera. Kontutan hartu beharko litzateke baita ere historikoki lankideok Kutxa gure gizartean erreferente gisa sendotzeko eginiko ekarpena.
Ea prozesu honetan parte-hartzen dugun guztion arteko akordio bat lortzerik dagoen, aipaturiko ikuspegi honen inguruan.