Langileen Estatutuak eta Lan-Erreformak erabateko mugikortasuna onartzen dute, inolako ordainik gabe, langileari aukera bakartzat enpresarekiko baja eskatzea uzten diotelarik.
Leku-aldatzea oso neurri gogorra da eta, Hitzarmeneko konpentsazio batzuren bidez arintzen saiatu arren, kaleratzeak ekiditeko eta epe-laburrean desoreka funtzional edo lurraldetarrak orekatzeko soilik erabili beharko litzatekeena.
Arazo zehatzetarako behin-behineko irtenbide behar luketen hauek ez dira modu burugabean eta neurriz kanpo erabili behar, adabakien bidez arazoei behin-betiko irtenbideak ezartzea saihestuz.
Neurri honen gehiegizko ezarpenaren lehenengo ondorioa arazorik egon behar ez lukeen tokian bat sortzea da. Hau oso larria da, enpresak mugikortasuna ezartzea eragiten duten arrazoietako gehienak modu eraginkorrago eta behin-betirakoan landu bait daitezke, iragan urrian PK eta GIV-ek argitaratutako proposamen publikoan zehazten genuen bezala.
Eta arazo honek ez luke inor ustekabean hartu behar, nahiz eta badirudien batzuk orain konturatu direla: PK-n aspaldidanik ari gara gai hau salatzen eta konponbidea lantzen.
Neurri honen gehiegizko erabilerak kudeaketa-gabezia larriak estaldu nahi ditu. Etorkizunean ez damutzeko garaiz gabiltza.