Gaur, azaroak 4, PK eta CCOO-k Kutxabank-ekin akordio bat sinatu dugu. Bertan, aurre-erretiroak, kontratazioa, borondatezko neurriak (lansaio murrizpenak, lan-eteteak, sustatutako bajak) eta mugikortasunari buruzko klausulak jaso eta arautzen dira.
Langileak eta enpresa asetuko dituen lan-erlazio berri batzuetara eramango gaituen ibilbide baten abiapuntu izan behar du akordio honek.
Kutxabank-ek aurkezturiko neurri ez-nahiko eta osatugabeko lehenengo agertokitik beste errealitate batetara pasa gara. Akordio hau ahalbidetu duen agertokiak enpresan lanean jarraituko dugun langileon gain aurre-erretiroek izango dituzten ondorioak kontutan hartzen ditu eta enpresak mugikortasunari buruz jarraitu beharreko bidea erakusten du.
Hauek dira akordioaren atalik esanguratsuenak:
Aurre-erretiroak:
- 1953, 1954 eta 1955(100 batura) urteetan jaiotakoentzat.
- %80-a aurre-erretiroaren lehenengo 12 hilabeteetan.
- %76,5-a erretiro aurreratua arteko gainontzeko hilabeteetan.
- Pentsio diferentziagatik 22 urtetako konpentsazioa.
- Erretiro aurreratua hartu arte gizarte segurantzako hitzarmen bereziaren ordainketa.
- Kotizazio nahikoa ez izateagatik erretiroa aurreratu ezin dutenentzat:
- Aurre-erretiroa %70ean, erretiro data onenararte.
Kontratazio mugagabea:
- Gutxienez 30 pertsona kontratatuko dira mugagabeki 2016.
Sustatutako bajak:
- Aurreko lan-akordioaren erregulazio berdina.
- Lan Hitzarmenean araututako maileguen baldintzak 3 urtez mantentzea bajaren ondoren.
Kontratu etendurak:
- Aurreko Lan akordioan jasotako erregulazio berdinarekin: Kobrantza portzentaia %30eraino igoz.
Lansaioaren murriztapena:
- Aurreko Lan akordioan jasotako erregulazio berdinarekin.
Mugikortasun geografikoa: Negoziaketa hauetan jokatu duen, eta etorkizunean jokatu beharko duen paper garrantzitsua dela eta, PK-rentzat funtsezkoa den atal honi buruzko testua bere osotasunean jaso dugu esteka honetan.
- Mugikortasun geografikoa dela eta kaltetutako pertsonen zenbakia eta egin beharreko ibilbideen distantzia minimotzeko konpromezua enpresaren aldetik.
- Mugikortasun geografikoko kasuetan borondatezkotasunari lehentasuna emateko konpromezua enpresaren aldetik.
- Mugikortasun geografikoarekiko ahaldundua dagoen jarraipen komisio baten eraketa.
Eguneratzea: Lan Akordioaren testu osoa. (gazteleraz oraingoz).