Martxoak 28an sinatu dugu Kutxabankeko II. Lan Hitzarmena enpresa zuzendaritzak, Pixkanaka Kaskarik eta CCOO-k.
Gure enpresa bezalako baten hitzarmena ona egiten duten atalak mantendu eta kontsolidatzen dituen trantsizio hitzarmen bat da:
- Lan-orduak.
- Soldatak.
- Kontziliazioa.
Honetaz gain, lehenengo eta bigarren hitzarmenen artean negoziatutako kontziliazio neurrien gain eta berdintasun-planean jasotako hobekuntzak hitzarmenera gehitu dira eta BGAE-etara ekarpenak eta onura sozialak mantentzen dira ere.
Hitzarmen honekin lantaldearen lan-baldintzen %100 mantentzen dira, egonkortasuna lortuz eta behinbetiko enplegua sortuz ingurune korapilatsu batean, haserako soldata-maila sektorekoa baino nabarmen altuagoa delarik eta bermatutako garapen eta maila-igoera batekin.
Denon artean hitzarmen honek ematen digun epea aprobetxatu behar dugu Kutxabank-eko enplegua kontsolidatzeko eta sektorearen bilakaerak ekarriko dizkigun erronketara egokitu ahal izateko.