Kutxabank-ek Bizkaiako Sarerako Hautapen Prozesu baten irekieraren berri eman digu. Hasera on bat da, nahiz eta zenbatekoa hobetu daitekeen eta hau bezalako beste prozesu batzu ere abiaraztea espero dugun bai Bizkaia zein beste herrialdeetan ere.
Hautapen prozesu honetan euskararen ezagutzak 15/100 puntu emango ditu lehenengo fasean eta beste 15/100 bigarrenean. Kutxabanken Hizkuntza Politikan EAE eta Nafarroarako hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelera direla jasota dagoela kontutan izanda, gure ustez enpresak aukera ezin hobea galdu du euskararen ezagutza beharrezko eskakizun gisa ezartzeko EAEko hautapen prozesuetan. Neurri honek enpresak bere Hizkuntza Politikan aipaturiko hiru ardatz nagusien helburuen lorpena erreztuko luke:
- Eguneroko lanean normaltasunez erabili ahal izatea.
- Euskararen erabilera sustatzea.
- Bezeroek helarazten dizkiguten kexak eta eskariak kudeatzea (neurri haundi batean Bezeroen Arretan euskararen gabezia egoerak eragindakoak)
Kutxabank-ek aukera ezin hobea galdu du enpresa erreferentziazkoa eta eredugarria izateko bere Euskal Herriko bezeroentzat gai garrantzitsua den honetan.